ADUANA-ORDEZKARIA

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatua.

Aduana-Ordezkaritza eta Nazioarteko Merkataritza alorrean gaitzeko Formakuntza Aurreratua

Prestakuntza egitaraua - 600 ordu

1. Modulua. Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Europar Batasuneko Zuzenbidea (110 ordu)

1. Gaia. Konstituzio Zuzenbidea I: 1978ko Espainiako Konstituzioa: Ezaugarriak, egitura eta edukia.

2. Gaia. Konstituzio Zuzenbidea II: Zuzenbidearen Iturriak. Konstituzioaren nagusitasuna ordenamendu juridikoan. Konstituzio erreforma. Legea eta lege mailako beste arau batzuk (legea KEn; lege organikoa eta lege arrunta; Estatuko legea eta Autonomia Erkidegoetako legeak; beste lege mota batzuk; lege mailako arauak (Legegintzako dekretua eta Lege-dekretua).

3. Gaia. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio Zuzenbidearen iturriak, administrazio ahalak, administrazio prozedura erkidea, zehatzeko ahala eta administrazio egintzak berrikustea.

4. Gaia. Berraztertzeko errekurtsoa eta Erreklamazio ekonomiko-administratiboa. Erreklamazioak aurkezteko eta ebazteko epeak. Prozeduren hasiera. Organoak eta haien eskumena. Erreklamazio motak.

5. Gaia. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa: organoak, eskumena, errekurtsoak eta epeak.

6. Gaia. Europar Batasuneko Zuzenbidea I. Europako integrazio prozesua. Europar Batasuneko ordenamenduaren iturriak eta haien aplikazioa.

7. Gaia. Europar Batasuneko Zuzenbidea II. Zuzenbide instituzionala eta Zuzenbide eratorria. Eratzeko Tratatuak. Araudiak eta Zuzentarauak. Europar Batasuneko Zuzenbidearen eta Estatu kideetako Zuzenbidearen arteko harremana.

8. Gaia. Europar Batasun erkidegoko askatasunak. Askatasun, segurtasun eta justizia esparrua EBn. Zuzenbidea europartzeko prozesua. Aduana Batasuna. EBeko politika erkideak.

9. Gaia. Europar Batasuneko finantza interesak babestea.

10. Gaia. Europar Batasuneko Justizia Auzitegia: osaera, egitura, funtzionamendua. Herritarren errekurtsoak eta epaitu aurreko arazoa.

Moduluaren azterketa testa: 2 ordu

2. Modulua. Administrazio Zuzenbidea eta Aduana Zuzenbidea I (99 ordu).

11.Gaia. Aduana zergapena. Inportazio eta esportazio eskubideak. Espazio eremua: Aduana lurraldea. Kanpoko merkataritza eragiketengatiko zergak ordaintzea Kanaria uharteetan, Ceutan eta Melillan.

12. Gaia. Inportazio eta esportazio eskubideen sorrera. Harpidetzea. Bermeak. Aduana zorra ordaintzea.

13. Gaia. Elementu pertsonalak: Aduana zergapekoak eta arduradunak, aduana ordezkariak. Aduana ordezkaritza. Baimendutako eragile ekonomikoen erregistroa. Baimendutako eragile ekonomikoa: eskaera, baimena ematea, ebaluazioa, etetea, deuseztatzea eta ezeztatzea.

14. Gaia. Balioa aduanan. Transakzio balioa eta balorazio doikuntzak. Atxikitzea. Bigarren mailako balorazio metodoak.

15. Gaia. Aduanetako zerga erkidea. Zerga nomenklatura erkidea. Interpretazio arau orokorrak eta eskubideei dagozkienak. Xedapen bereziak.

16. Gaia. Zerga nomenklatura erkidea: I. – XIV. atalak. Zerga nomenklatura erkidea: XV. – XXI. atalak Zerga eranskinak. Aduana erabakien erregulazioa. Aduana informazioa: informazioa eta kontsulta lotesleak: jatorria eta balioa.

17. Gaia. Merkantzien jatorria. Lehentasunezko jatorria eta ez lehentasunezkoa. Merkantzien jatorriaren froga. Jatorria zehazteko arauak: lehentasunezkoa eta ez lehentasunezkoa.

18. Gaia. Zerga murrizketak. Frankiziak. Itzultzeko merkantziak. Itsas arrantzako produktuak eta itsasotik ateratako gainerako produktuak.

19. Gaia. Aduana erabakia. Aldez aurretik eskatutako erabakiak. Aldez aurreko eskaerarik gabeko erabakiak. Erabakiak deuseztatzea, ezeztatzea eta aldatzea.

Moduluaren azterketa testa: 2 ordu.

3. Modulua. Administrazio Zuzenbidea eta Aduana Zuzenbidea II (132 ordu)

20. Gaia. Zerga Administrazioko Estatu Agentzia. Aduana agintariak.

21. Gaia. Merkantzaik Erkidegoko aduana lurraldean sartzea.

22. Gaia. Aitorpen sumarioak.

23. Gaia. Gainerako aduana aitorpenak. Administrazio Dokumentu Bakarra.

24. Gaia. Aduana aitorpena aurkeztea, onartzea, zuzentzea eta ezeztatzea.

25. Gaia. Aduanako tramitea. Egiaztatzea. Merkantziak jasotzeko baimena. Bermea jasotzeko baimenari dagokionez eta atxikitzeko eskubidea. Praktika libreko tramitea.

26. Gaia. Egiaztatzea eta harpidetzea a posteriori.

27. Gaia. Araubide bereziak: baimentzea, amaitzea, eskubide eta obligazioak transferitzea, merkantzien zirkulazioa eta manipulazioa eta merkantzia baliokideak.

28. Gaia. Barne eta kanpoko iragaitza: zergapeko nagusia, bermeak, prozedura. TIR hitzarmena. Aduanako biltegia. Funtzionamendua: araubidea aplikatzen hastea, biltegiratzea eta amaitzea. Aduana zergarik gabeko eremuak. Baimena eta funtzionamendua. Norako bereziak. Aldi baterako inportazio eta ATA hitzarmena. Azken norakoa. Hobekuntza aktiboa eta pasiboa. Baimena eta prozedura.

29. Gaia. Esportazioa eta inportazioa.

30. Gaia. Aduana erregimena: berriro esportatzea, suntsitzea eta bertan behera uztea.

31. Gaia. Merkataritza erregimena. Muga teknikoak: aduana tramitearen aurreko ikuskatzeak.

Moduluaren azterketa testa: 2 ordu.

4. Modulua. Zerga Zuzenbidea (77 ordu)

32. Gaia. Zerga betebeharrak: zerga betebehar nagusia eta betebehar erantsiak. Zerga Administrazioaren betebehar eta eskubideak eta zergapekoen eskubide eta bermeak. Zergapekoak eta ordezkaritza.

33. Gaia. Zerga zorra: ordainketa, preskripzioa eta zorra amaitzeko beste era batzuk. Bermeak. Zerga Kudeaketako prozedurak.

34. Gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga hirugarren herrialdeekiko merkataritza eragiketetan edo zerga hori ez duten Europar Batasuneko lurraldeekiko eragiketetan.

35. Gaia. Zerga Bereziak eta Ingurumenekoak: hirugarren herrialdeekiko merkataritza eragiketak edo zerga hori ez duten Europar Batasuneko lurraldeekiko eragiketetan.

36. Gaia. Zerga alorreko zehapen araubidea. Arau hausteak, zehapenak eta prozedura.

37. Gaia. Kontrabandoa. Zerga delitua.

38. Gaia. Berrikuste prozedura bereziak Espainiako Zerga Zuzenbidean: erabateko deuseztasuna, ezeztapena eta okerreko diru sarrerak itzultzea. Berrikuste prozedura bereziak Europar Batasuneko Aduana Zuzenbidean: itzultzea eta aduana zorra barkatzea.

Moduluaren azterketa testa: 2 ordu.

5. Modulua. Nazioarteko kontratazioa, merkataritza eta finantza kudeaketa Nazioarteko merkatuetan.

39. Gaia. Atariko gogoetak nazioarteko kontratazioari buruz.

40. Gaia. 593/2008 Erregelamendua, 2008ko ekainaren 17koa (Erroma I Erregelamendua), kontratu betebeharrei aplikatzeko legeaz.

41. Gaia. Salgaien nazioarteko salerosketa. Nazio Batuen Hitzarmena nazioarteko salgaien salerosketa kontratuei buruz, Viena 1980.

42. Gaia. NMGko Incoterm-ak (salmenta arauak).

43. Gaia. Jabetza intelektuala, jabetza industriala eta markak.

44. Gaia. Nazioarteko ordainbideak. Kreditu dokumentarioa. Bidalketa bakuna eta dokumentarioa. Ordainketa agindu bakuna eta dokumentarioa.

45. Gaia. Nazioarteko marketinaren oinarrizko elementuak. Barrera komertzialak nazioarteko trukeetan.

Moduluaren azterketa testa: 2 ordu.

6. Modulua. Garraioaren Zuzenbidea eta Logistika.

46. Gaia. Garraioaren zuzenbidea eta logistika: sarrera gisakoak.

47. Gaia. Itsas garraioa. Atariko gogoetak. Zuzenbide uniformea eta Nazioarteko itsas zuzenbidea (nazioarteko hitzarmenak). Itsasontzia. Pleitatze kontratua eta ontziratze agiriaren araubidea. Itsas Nabigazioko Legea (14/2014 Legea, uztailaren 24koa).

48. Gaia. Salgaien errepide garraioari buruzko kontratua, salgaien errepide bidezko nazioarteko kontratuari dagokion Hitzarmena (CMR, 1956): aplikazio eremua, garraioaren dokumentazioa, erantzukizuna mugatzea, erantzukizunetik salbuesteko kausak, nazioarteko eskumen judiziala eta arbitrajea, jarduketen preskripzioa. 2009 urteko 1071 eta 1972 europar erregelamenduak. 561/2006 europar erregelamendua. 1215/2012 erregelamendua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, nazioarteko eskumen judizialari buruzkoa gai zibiletan eta merkataritza alorrekoetan.

49. Gaia. Aire garraioa: 1929ko Varsoviako Hitzarmena. Nazioarteko aire garraiorako arau batzuk batzeko hitzarmena, Montrealen sinatua 1999ko maiatzaren 28an. Salgaiak garraiatzeko kontratua uztailaren 21eko 48/1960 Legean, Aire Nabigazioari buruzkoa. Aireontzia. IATA, Nazioarteko Aire Garraio Erakundearen arauak. 1944ko Chicagoko Hitzarmena.

50. Gaia. Trenbide garraioa. Salgaien nazioarteko trenbide garraioaren arau uniformeak aplikatzeko eremua. Salgaien nazioarteko trenbide garraio kontratuaren kontzeptua, izaera eta ezaugarriak. Garraio dokumentazioa. Eramailearen erantzukizun sistema. Nazioarteko eskumen judiziala. Erreklamatzeko jarduketaren preskripzioa.

51. Gaia. Nazioarteko garraio multimodaleko kontratuak. Atariko gogoetak. Nazioarteko Garraio multimodaleko kontratuaren definizioa. Eramaile multimodalaren erantzukizun araubidea.

52. Gaia. Asegurua salgaien nazioarteko garraioan.

53. Gaia. Beste kontratu modalitate batzuk: logistika kontratua, banaketa kontratuak, karga eta deskarga, estiba eta desestiba kontratuak, horiek garraioarekin loturiko eragiketatzat harturik, eta salgaiak bidaltzearekin zerikusia dutenak (salgaiak garraiorako prestatzea, ontziratzea, paketatzea, kontainerrak, ULDak/paletak.

Moduluaren azterketa testa: 2 ordu.

Azken azterketa: 3 ordu.


Ikusi Josune Urrosolo Muñoz formakuntzaren zuzendariordearen aurkezpena

Hainbat unibertsitatetako irakasleek eta profesionalek emandako formakuntza

Unai Belintxon Martín

Unai Belintxon Martín Irakasle Laguntzailea eta Zuzenbidean Doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) eta abokatua Gipuzkoako Abokatuen Elkargoan (2009-2016). Belintxon irakaslearen ikerketa-jarduera honako gaietara bideratzen da: nazioarteko eta Europa mailako Garraio Zuzenbidea, nazioarteko Merkataritza Zuzenbidea, nazioarteko Zuzenbide Prozesal Zibila, garraio arloko Lehia-Zuzenbidea, Giza Eskubideak eta nazioarteko negozioak eta eskualdeen arteko Zuzenbidea eta barne-gatazkak. Ikerketa egonaldiak burutu ditu ISDC-en, Institut Suisse de Droit Comparé (Lausana-Suiza), 2013, 2015, 2017 urteetan; eta International Institute For The Unification of Private Law-en 2016an.


Kolaboratzaileak

width="200"